XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Siñismen kistarra ausi dodala iñok susmau baño len neure esan ori azaldu biar dot.

Ludi onetan bixi garan gixaseme oro Adan'gandik obendari garala egi-egija da Adan`etik ona ixan diran gixeme gusti-gustijak Adan beraxe dabe lenengo burutzat.

Baña Doibatzak, gu gustijok Adan'gan obendun garala dirakaskunian, ez diñosku Adan ixakera-buru ala lagi-buru bakarrik ete dan.

Orregatik Urtziztilarijen artian eretxi bat baño geyago da gai onetzaz.

Adan baño lenago beste gixon batzuk ixan ledikezanala esatia ez da oker, gixon gusti arek Adan agertu baño len illak zirala ba'diñogu.

Beraz ixan lediken gauza da, gaur aurkituten doguzan gizon-azur antxiña lurperatubak Adan baño lenangoko gixonenak ixatia.

Orrelako ixan ledikera jo biarrik ez dogu, baña gura ezkero jo gegike.

3a. - Or gorago jarri dodan auzijaren erantzun zuzena ez ba'da be, bai da berakin zerikusi apur bat daun beste bat be.

Lenango ixentau dodazan Enok, Matusael, Tubalkain eta orrelakuak, batzuben aburuz, ez ziran gixon bedegar edo notiñak, gizeli ta aberrijak baño.

Ikusi: The Bible and the Early History of mankind jaupari Humphrey T. Johnson'ek engelanderaz idatzija.

Gaurko egunez England Jon Bull deituten dogun letz eta engelandarrak Jon Bull'en semiak, Ipar Amerika San Osaba Uncle Sam eta Parantze Marianne eta Parantzetarrak Marianne'ren seme nai jarraitzaliak orrela, banaka batzun eretxiz, antxiña be erri ta gizeliak lagun baten ixena artuten eben eta ixen orregaz ezagutubak ixaten ziran.

Eretxi au ez da antxiñakua eta zio aundirik daunik be ez dot esango; baña Idazteuneko illundasun batzuk polito azaltzen edo dauz.

Esaterako: asabaen bizitza luziak, bederatzireun urte bixi ixan zirala ta olakuak errez erazagututen dauz.

Laterri bat bederatzireun urte bixi ixatia ez da luzeluze bixi ixatia; baña gaurko laterri batzuk be ez dabe ori baño bizitza luziago ixan.

Belgika'k ixen orregaz ez daruaz ondiño eun eta berrogetamarren bat urte baño, lenago Erki Alkartubak eretxan eta ixen orregaz be ez zan berreunen bat urte baño bixi ixan, lenago beste ixen batzuk eta beste bixikerak ebazan.

Gaur Scotland edo Skoterri deritxona antxiña Kaledoni zan ta ondiño gaur be batzuk ango semiak kaledonitarrak deituten dabez; gaur Eire deritxona urte gitxi dirala Ireland zan, Iran deritxona Persi zan eta len Siam ixena eban erkijak Tai ala zer ixen daun neuk be ez dot gomutatuten.

Au gusti au ixenak begiratuz.

Sentze edo jayotzetzaz sarri esan daruagu Itali, Parantze ta Españi Latierrijaren alabak dirala, Goi-Amerika England'an alaba, Be-Ameriketa Españi'ren alabak eta abar.

Orrela, biar ba, antxiñako asabaen ixenakaz be.

Gai jakingarrijak dira onek eta pozik iñarduko neuke eurotzaz Urtzizti ta Jakintza-bidietan; baña gaur beintzat ez da ori nire asmua.

Gayok edesti-aurreko auzijak dira eta idazkun onetan gixonak edesti-arauz erabili dauzan azikera-bidietaz ekitia da nire asmua.

Lurpetik lur-ganera etorri gadixan ba eta zer ete dagerkan ikusi dagigun.

SUMERRI TA KRETA.

Sorkaldeko errijetatik antxiñenenguak edo doguz onek.

Gixadijaren seaskan bertan agertu be agertzen dira Tigiris eta Eupartes ibayaldian.